XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...); ibar-pea, Behauneko fraide-gehienak menpeko zituela Jondoni Petri-ren eta Jondoni Martine-ren elizak.

Erreboluzione handiraino, bi eskualdeek, beren saila, bereber daramakete, batak besteaz achola handirik gabe.

Chehetasun guti dakigu ibar-gaineko goiti-beheitiez: gaintiarrek, beren chokhoan, etchekoz-etcheko goratzen zituzten beren zorionak eta jasaiten beren ezinbesteak.

Bikarioa lagun, bere bi elizetako fededunak lorian zeramazkan Jaundozteyko erretorak.

Diotenaz, oilasko baino talo ardurago jaten ohi zuen; bainan ni beldur hori petiarrek asmatua dutela.

Dena dela, gaineko aphezak jaun chehe ziren Behauneko erretor aberatsen aldean.

Bos-pa-sei erretoren izenak zauzkigu doi-doia heldu: Jean d'Etcheverry (1712), Damestoy (1712-1736), de Haramboure (1736-1766), Borge (1766-1770), Erreca-Etchevers (1770-1786), Amexague (1786-1791).

Horietarik hirugarrena herriko ume eta Haramburuko seme bide zen, Henri IV-gerrenaren aitzindari nausi baten odoletikakoa.

Hogoi-ta-hamar bat urthez, zeruko bidean bidatu zituen bere herritarrak; eta Borge, Arbutiar bikarioari utzi zion Jaundozteyko eta Azkombegyko erretorgoa.

Hau, hogoi ta hamar urthetan, hil beharra zen subitoki: Jondoni Ezteberen elizan ehortzia da eta aphez horren hil-harria han ikhus ditake oraino.

Gaintiarrek ichil bezain, petiarrek liphiztari ukhanen dituzte erretorak.

Hauk, bizkitartean, Behauneko erretorgoa komentuko gehienaren eskuetan zenaz geroz, fraide ziren denak.

Bainan fraideek ere beren itzalak ba; eta iduri luke Behauneko gehienak etzirela oro gibel onekoak.

Ah ces bons moines ces bons moines erraiten ohi zuen Pierre d'Eliceiry jaunaren emazte dohakabeak.